Enpresak
Amazonek ez du zentro logistikoa eraikiko Oiartzungo Lanbarren industrialdean
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Multinazionalak maiatzaren 11ko datarekin proiektua bertan behera utziko duela adierazten duen dokumentua erregistratu du Oiartzungo Udalean. Adierazi dute "estatu mailako antolaketa eredua" birplanteatu dutela eta ez dutela "zentroaren beharrik".
Lanbarren eremuan Amazonek inplantatzeko asmoa zuen jardueraren tramitazioarekin ez du aurrera jarraituko, Oiartzungo Udalak Twitter sare sozialean jakitera eman duenez.
Amazonek ez duela bere jarduera Oiartzunen inplantatuko jakinarazi dio Udalari https://t.co/EtoECZ2Phr pic.twitter.com/FzzSogw9zt
— oiartzungo udala (@oiartzunudala) May 12, 2022
Multinazionalak maiatzaren 11ko datarekin proiektua bertan behera utziko duela adierazten duen dokumentua erregistratu du Oiartzungo Udalean. Adierazi dute "estatu mailako antolaketa eredua" birplanteatu dutela eta ez dutela "zentroaren beharrik".
Inbertsio fondo bat da Amazonek jarduera inplantatu nahi zuen Lanbarrengo partzelaren eta pabilioiaren jabea (aurretik garraio-enpresa batena zen).
Eremu honetan lurraren deskontaminazio lanak egin ditu jabeak bitarte honetan. Partzela honen nagusiak Udalari adierazi dio "hainbat garraio-enpresa" partzelan interesatuak daudela beraien jardueraren ezarpenerako.
Oiartzungo Hirigintza planeamenduaren (HAPO) arabera, Lanbarrengo eremu horretan "soilik jarduera logistiko edo/eta industriala baimentzen da".
Amazon multinazionalak aspaldi iragarri zuen Oiartzunen (Gipuzkoa) logistika zentro bat irekitzeko asmoa zuela, eta horrek ezinegona sortu zuen tokiko merkatari txikien artean, ez baitzuten begi onez ikusi konpainia estatubatuarraren erabakia.