Itxi

LAN GATAZKA

Arabako metalgintzako sindikatuen arabera, grebak jarraipen zabala izan du; patronalaren ahotan, % 7,87koa

EITB MEDIA

Leer en Castellano

ELA, CCOO, LAB, USO, ESK eta CGT sindikatuek beste bi greba egun deitu dituzte maiatzaren 24 eta 26rako, lan hitzarmen baten alde.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Arabako metalgintza sektorean gaurko deitutako lehendabiziko greba egunak jarraipen zabala izan du, sindikatuen arabera; SEA Arabako patronalaren esanetan, % 7,87koa. Sindikatuen ustez, "historikoa" izan da, eta lanuztearen eragina nabaritu da Tubos Reunidos eta Tubacex enpresetan, baita Mercedes lantegiaren ekoizpenean ere. Patronalak, bere aldetik, "porrota" izan dela esan du. Gaineratu duenez, normaltasuna da nagusi Gasteizen, eta Aiaraldean soilik nabaritu da lanuztea.

ELA, CCOO, LAB, USO, ESK eta CGT sindikatuek deituta, lehen greba eguna dute gaur Arabako metalgintza sektorean, lan hitzarmen baten alde. Gaurkoaz gain, beste bi greba egun deitu dituzte maiatzaren 24 eta 26rako.

Grebaren deitzaileen arabera, SEA patronalaren jarrera "mugiezina" aldatzea da hiru greba egunen helburua, "aitzakiak alde batera utzi eta sektorearen arazoei erantzun argiak emateko".

Hauek dira sindikatuen eskari nagusiak: soldatak KPIaren gainetik igotzea (14 ordainsariko 1.400 euroko gutxieneko soldata), lanaldia murriztea, azpikontratatutako langileak subrogatzea, baimenak hobetzea eta hitzarmena aplikatzeko bermeak ematea (aldebakarreko erabakirik ez izateko).

Goizeko lehen orduan, pikete informatiboak egin dituzte Mercedesek Gasteizen duen lantegiaren atarian. Goizean zehar, Gamarrako eta Jundizko industrialdeetara ere joan dira.

11:30ean, manifestazioa egin dute Gasteiz erdigunetik abiatuta.

Bideoak (1)