Lan-istripua eraikuntzan
Atarrabiako behargin bat larri zauritu da Ollokin, eraikuntza batean hainbat metroko altueratik erorita
EiTB Media
Behargina Cinfa konpainiaren industria-nabe berriaren eraikuntzan lanean ari zen. 60 urteko gizonak burezurrean hausturak ditu, eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman behar izan dute.
60 urteko langile bat larri zauritu da ostiral honetan, Ollokin (Nafarroa) gertatutako lan-istripuan, Foruzaingoko iturriek eitb.eus-i baieztatu diotenez.
Ezbeharra 10:37 aldera gertatu da. Behargina Cinfa konpainiaren industria-nabe berriaren eraikuntzan lanean ari zen.
Langilea hainbat metroko altuera batetik erori egin da, eta burezurrean hausturak ditu. Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman behar izan dute. Bertako ZIUn dago.