Itxi

ELKARRIZKETA EUSKADI IRRATIAN

Siemens Energyk Gamesan enplegua mantentzea espero du Nafarroako Gobernuak

Onintza Aiestaran | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Mikel Irujo kontseilariaren esanetan, sektoreak hazkunde handia izango du datozen hamar urteetan eta, ondorioz, lan karga handia. Dena dela, doikuntza handiak behar direla nabarmendu du.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Siemens Gamesaren akzio guztiak bereganatzeko Siemens Energyk eskaintza publikoa egin duela jakin den honetan, akziodunak aldatu arren enpleguan eraginik ez izatea espero du Nafarroako Gobernuak. Ekonomiaren Garapenerako kontseilariari Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egin dioten elkarrizketan esan du gai honen harira etengabeko harreman estua dutela zuzendaritzarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin. Mikel Irujo kontseilariaren esanetan, sektoreak hazkunde handia izango du datozen hamar urteetan eta, ondorioz, lan karga handia. Dena dela, doikuntza handiak behar direla nabarmendu du. 

Ekonomia datuei orokorrean begiratuta, balorazio positiboa egin du Irujok. Horren hitzetan, iaz 822 gora enpresa berri sortu ziren Nafarroan eta enplegua kasik pandemia aurreko zenbakietara itzuli zen, % 10aren azpitik. "Ekonomia erabat aktibatuta dago, dinamika handia dauka, baina aldi berean, pandemiatik irteten ari gara eta inflazioa ere izugarrizko eragina izaten ari da", azpimarratu du.

Bestalde, ekonomiaren egoeraren erakusle esan du langile beharra dagoela, bereziki, nekazaritzan, ostalaritzan eta ingeniaritza arloan.

Audioak (1)