Lan-gatazka
ELA, LAB eta ESK sindikatuek astebeteko greba deituko dute Gasteizko Mercedesen
AGENTZIAK | eitb media
Lan-hitzarmen berriaren negoziazioa blokeatuta dagoela eta onartezintzat jotzen dituzten baldintzak salatzeko lanuzteak ekainaren azkeneko astean egingo dituzte.
Your browser doesn’t support HTML5 video
ELA, LAB eta ESK sindikatuek astebeteko greba deituko dute Mercedesek Gasteizen duen lantegian, hitzarmenaren alde eta "onartezinak" iruditzen zaizkien lan-baldintzen aurka. Lanuzteak ekaineko azken astean izango direla iragarri dute.
Batzarrak egin dituzte gaur goizean eta arratsaldean langileekin, eta gehiengoak grebara jotzeko hiru sindikatuek egindako proposamena babestu du.
ELAko iturriek Europa Press albiste-agentziari jakinarazi diotenez, zuzendaritzak "puntu beltzak" sinatzeari uko egin diolako hartu dute erabakia. "Ezin dugu onartu malgutasuna handitzea, erosteko ahalmenari ez eustea edo enpresak asteburuetako eta jaiegunetako baldintzak hitzarmenetik kanpo utzi nahi izatea", ohartarazi du.
"Gure ustez, egungo malgutasunarekin nahikoa da; nahiko zaila da familia eta lana uztartzea, eta ez dugu gehiago nahi", erantsi du.
Testuinguru horretan, ELAk, LABek eta ESK-k lanuzteak egitea erabaki dute. Halaber, zehaztu dute UGT eta CCOO sindikatuekin hitz egingo dutela "mobilizazio bateratuak" antolatzeko asmoz.