Itxi

Lan-gatazka

Mercedes-Benz lantegiko zuzendaritzak bilerara deitu du enpresa-batzordea astearterako

EiTB Media

Leer en Castellano

Urkullu lehendakaria Alemanian Mercedeseko zuzendaritzarekin batzartu bezperarako jarri du hitzordua Gasteizko zuzendaritzak.

Mercedes-Benzeko langileak. Artxiboko argazkia: EFE

Mercedesi-Benz lantegiko zuzendaritzak bilerara deitu du enpresa-batzordea astearterako, hitzarmen kolektiboaren negoziazioari berrekiteko asmoz, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez.

Urkullu lehendakaria Alemanian Mercedeseko zuzendaritzarekin batzartu bezperarako jarri du hitzordua Gasteizko zuzendaritzak.

Duela bi aste egin zuten aldeek azken batzarra, zuzendaritzak adierazi zuen orduan greba deialdiek indarrean jarraitzen zuten bitartean ez zirela mahai bueltan eseriko, baina, antza denez, jarrera aldatu eta bilera berria zehaztu dute.

Eusko Jaurlaritzak Alemaniako zuzendaritzara bisita egin eta deituta dagoen hurrengo greba egunaren bezperan izango da.

Hirugarren aldiz azken astean, lantegiaren ekoizpena gelditu zuen grebak ostegunean. Lanuzteak, asteazkenean eta ekainaren 22an egindakoek bezala, % 95ko jarraipena izan zuen, sindikatuen arabera.

Asteazkenean milaka pertsonak lantegiko beharginei babesa adierazteko manifestazioan parte hartu zuten, Gasteizen; ELA, LAB eta ESK sindikatuek deituta, bigarren greba zuten egunean.