Itxi

Merkatuak

Banku handiek % 4,6 egin dute behera, Espainiako Gobernuak "salbuespenezko" zerga iragarri ondoren

Agentziak | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Bankuek galerekin itxi dute saioa; hala, Sabadellek % 7,44 galdu du; Caixabankek, % 8,63; Bankinterrek, % 5,08; Santanderrek, % 3,65 eta BBVAk, % 3,77.

Ibex 35. Argazkia: EFE.

Banku handiek % 4,6 egin dute behera burtsan, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak finantza-erakundeentzako "aparteko" zerga iragarri ondoren. Bi urtez aplikatuko da zerga hori, eta, ekitaldi bakoitzean, 1.500 milioi euro bilduko dira horri esker.

Bankuek galerekin itxi dute saioa, eta Sanchezen iragarpenetik askoz ere indar handiagoarekin egin dute behera; hala, Sabadellek % 7,44 galdu du; Caixabankek, % 8,63; Bankinterrek, % 5,08; Santanderrek, % 3,65 eta BBVAk, % 3,77.

Nazioaren egoerari buruzko eztabaidan, Sanchezek adierazi du finantza-erakundeei ezarritako zerga aldi baterako izango dela, eta dagoeneko "tasen igoeraz baliatzen ari diren" finantza-erakunde handiei aplikatuko zaiela.

Hala eta guztiz ere, Espainiako Burtsak % 0,62 egin du behera, eta 8.000 puntuetara hurbildu da. IBEX 35 indizeak 50,4 puntu egin ditu atzera, % 0,62 galduta, eta 8.014,8 puntutan kokatu da. Iazko datuekin alderatuta, % 8,02 egin du behera.

Era berean, enpresa energetikoen aparteko onurak zergapetuko dituen beste zerga bat iragarri du Sanchezek.

Albisteak (1)