Lan-gatazka
Gasteizko Mercedeseko zuzendaritzak eta gehiengo sindikalak aurrekoardioa egin dute
AGENTZIAK | EITB MEDIA
ELA, LAB eta ESK sindikatuek ez dute ituna babestu eta aste honetarako deitu dituzten lanuzteei eutsi egingo diete. Datorren astelehenean langileen asanbladak egingo dituzte aurrekordioa berresteko edo atzera botatzeko.
Gasteizko Mercedeseko zuzendaritzak eta gehiengo sindikalak -UGT, CCOO, Ekintza eta PIM- aurrekoardioa egin dute lan-hitzarmena berritzeko negoziazioaren baitan, EITB Mediak baieztatu ahal izan duenez. Enpresa eta langile-batzordea zazpi ordutik gora egon dira bilduta.
Datorren astelehenean langileen asanbladak egingo dituzte aurrekordioa berresteko edo atzera botatzeko.
ELA, LAB eta ESK sindikatuek ez dute ituna babestu eta aste honetarako deitu dituzten lanuzteei eutsi egingo diete.
[MERCEDES] Biharko greba eta asanbladari eusten diegu pic.twitter.com/C4JIyQl6dZ
— LAB SINDIKATUA (@LABsindikatua) July 12, 2022
Sindikatuetako iturriek baieztatu dutenez, 2021eko 4.000 euro gordineko ordainsari bat jasotzen du, % 6 soldata igoera aurten eta % 2,25 igoerak 2023tik 2026ra bitartean.
Bestalde, aurreakordioak errelebo-kontratuen bidez 250 behargin baino gehiago erretiratzea aurreikusten du, hori bai baldintzak betetzen dituzten langileentzako. Era berean, aldi baterako 400 kontratu mugagabe bihurtzea planteatzen du, horietako 150 hitzarmena sinatzean.
Gainera, helburuen araberako ordainsariak adostu dituzte; urtean 200.000 ibilgailu baino gehiago ekoitziz gero, 500 euro; eta 2.250 euroko beste ordainsari bat, emaitzen eta adierazle batzuen arabera.
Idoia Mendia Lan sailburu eta bigarren lehendakariordeak aurreakordioa ospatu du, "albiste oso ona" delako. "Albiste oso ona Mercedesetik iritsi berri dena. Proiektuari ateak zabaldu dizkio", idatzi du Mendiak sare sozialetan, Alemaniako multinazionalak Gasteizko lantegian egiteko asmoa duen 1.200 milioi euroko inbertsioari erreferentzia eginez.