ENERGIA
Iberdrolaren mozkinek gora egin, eta 2.075 milioi euroko irabazi garbia izan du
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Irabaziak nazioarteko negozioek bultzatu dituzte, bereziki, Estatu Batuetan, Brasilen eta Erresuma Batuan egindako inbertsioen hazkunde handiek. Espainian, berriz, irabazi garbiak % 26ko jaitsiera izan du.
Iberdrolak 2.075 milioi euroko irabazi garbia izan du urteko lehenengo seihilekoan, % 35,5eko igoera aurreko ekitaldiko epe berarekin alderatuta.
Irabaziak nazioarteko negozioek bultzatu dituzte, bereziki, Estatu Batuetan, Brasilen eta Erresuma Batuan egindako inbertsioen hazkunde handiek.
Hala ere, Espainiako irabazi garbiak % 26ko jaitsiera izan du. Konpainiak energiaren prezio altuei egotzi dizkie galera horiek. Nazioarteko emaitza onek Iberdrola Espainiaren emaitza txarra konpentsatu dute.
Enpresentzako mozkinak
Enagas enpresak, berriz, 215 milioi irabazi izan ditu, hau da, % 1,13ko mozkina aurreko urteko epe berarekin alderatuta. Enpresak 478,2 milioi euroko diru sarrera arruntak izan ditu aurten.