Itxi

Diputatuen Kongresuan

Espainiako Bankuko Gobernadoreak Bankia kasua azaldu nahi du

Erredakzioa

Kongresuko Ekonomia Batzordeko presidenteari gutuna bidali dio Espainiako finantza-sistemaren berrantolaketa azaltzeko prest dagoela esateko.

Fernandez Ordoñezek Bankiaren inguruko azalpenak eman nahi ditu Kongresuan. Efe.

Miguel Angel Ordoñez Espainiako Bankuko gobernadoreak Diputatuen Kongresuan agertu nahi du Bankian hartutako erabakiak azaltzeko. Bankia nazionalizatu egin zuen Estatuak eta diru publikoa beharko du, 9.000 milioi euro, erakundea onbideratzeko eta kapitala berreskuratzeko.

Fernandez Ordoñezek gutuna bidali dio Kongresuko Ekonomia Batzordeko presidenteari Espainiako finantza-sistemaren berrantolaketa azaltzeko prest dagoela esateko.

Informazioa Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusiak eman du, RNEn egindako elkarrizketan. Sozialisten liderrak Ordoñezi zergatik ez dioten oraindik azalpenak ematea eskatu galdetu dio bere buruari. "Nik oraintxe bertan egingo nuke", esan du.

Galerak burtsan
Burtsako kotizazioari dagokionez, Bankia balioa galtzen ari da, % 3,95 saioaren ardialdean, nahiz eta Gobernuaren bermea jaso duen aurrera ateratzeko.

Iragan ostiralean, aldiz, Bankiak ezusteko gorakada izan zuen burtsan, % 27,43 igota.

Albisteak (3)