ELEKTRIZITATEA
Argindarra gasaren topea ezarri zenetik izan duen gehienezko preziora helduko da gaur
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Prezioa 436,25 eurokoa izango da megawatt orduko, % 19,4ko igoera asteartearen aldean. Egun horretan ere prezioak igoera historikoa izan du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Argindarraren prezioa 436,25 eurokoa izango da megawatt orduko asteazken honetan. Horrela, prezioak 'iberiar salbuespena' indarrean jarri zenetik izan duen gehienezko kopurura helduko da.
Prezioak % 19,4ko igoera izango du asteartearen aldean. Egun horretan ere prezioak igoera historikoa izan du.
Preziorik altuena 22:00etatik 23:00etara erregistratuko da, 236,79 euro/MWh-rekin. Preziorik baxuena, berriz, 17:00etatik 18:00etara izango da, 140,07 euro/MWh-koa.
Iberiar salbuespen hori egon ezean, Espainiako argindarraren prezioa 502,11 euro/MWh izango litzateke, 65,86 euro/MWh garestiago.
Europako beste herrialdeetan ere argindarraren prezioak markak hautsiko ditu; Frantzian 645 euro/MWh-koa izango da, Alemanian 624 euro/MWh-koa eta Belgikan 611 euro/MWh-koa.