Itxi

ENERGIA KRISIA

Gas-erreserbak % 77an daude Europan, % 82an Espainiako kasuan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Europar Batasunak % 80ko helburua ezarri zuen udazkenerako, eta herrialde batzuek jada gainditu dute zifra hori.

Bizkaiko Badia Gasa, Zierbenan. Argazkia: EITB Media.

Thierry Breton EBko Barne Merkatuko komisarioak ostegun honetan jakinarazi du hurrengo udazkenerako Europar Batasunak gasaren erreserbaren inguruan jarri zuen plana bide onean doala. Bere arabera, EBko erreserbak % 76,92an kokatzen dira, ezarritako % 80ko helburutik gertu.

Espainiaren kasuan, gas-erreserbak % 82an kokatzen dira. Beste herrialde batzuek ere gainditu dute Bruselak ezarritako helburua; Frantziak % 90ko erreserba du eta Alemaniak % 80koa.

Ekonomilari europarraren arabera, Europak "ikatza, erregaia, kerosenoa eta elektrizitatea izango ditu neguan", eta arazoa gasa eta gasaren bidez sortzen den elektrizitatea izango dira.