Kargatzen...
Itxi

Lan-gatazkak

Unai Sordo: "Lan-gatazka eta mobilizazio ugari izango dira udazken honetan eta 2023an"

A.G. | T.S.J. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Udazken korapilotsua iragarri du CCOOko idazkari nagusiak, krisi energetikoak eta prezioen gorakadak eragindako ziurgabetasunaren ondorioz. Lan-hitzarmen kolektiboen negoziazioek, neurrigabeko inflazioa tarteko, lan-gatazkak areagotuko dituzte.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Radio Euskadiko "Crónica de Euskadi Fin de Semana" irratsaioan eskainitako elkarrizketan Unai Sordo CCOOko idazkari nagusiak iragarri duenez, "udazken korapilatsua dator", Ukrainako gerrak gizartean eta lan-alorrean izandako eraginaren ondorioz. Sordok aurreratu duenez, CEOEk jarreraz aldatzen ez badu, "mobilizazio orokorrak" izango dira, inflazioaren krisia "gehien pairatzen ari direnak langileak" direlako.   

Sordoren hitzetan, lehengaien eta erregaien prezioak garestitu dituzte enpresek, "euren mozkin-tarteari eusteko". Prezioen gorakada kritikatu du Sordok, eta baita "soldatak izoztea" ere, langileen kalterako baita eta, orohar, "gizarte osoaren kalterako". "Kontsumoa murrizten bada, ekonomia eta hazkunde ekonomikoa motelduko dira", ohartarazi du.  

"Errenten inguruko balizko itun" baten gainean, CCOOko buruak uste du "posible" dela, baina xehetasun gehiago eskatu dio Espainiako Gobernuari. "Pertsona ahulenak babestu behar ditugu, eta prezioak murriztu", ondorioztatu du. Zentzu horretan oinarrizko produktuen prezioa mugatzeko Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordeak eta Lan ministroak egindako proposamena txalotu du Sordok. Dena dela, "energia eta erregaien prezioa ere kontrolatzeko" eskatu du, erosketa-saskia garestitzen baitute.

Espainiako Gobernuko ordezkariekin batzartuko da bihar Sordo, pentsioen erreformaren azken ukituak negoziatzeko. CCOOko idazkari nagusiak argi utzi du "batez besteko inflazioaren arabera" (% 8 inguru) igoko direla pentsioak.

Audioak (1)