Itxi

Ekainaren 10ean

Fernandez Ordoñez hilabete lehenago irtengo da Espainiako Bankutik

Erredakzioa

Espainiako Bankuko buruak kargua ekainaren 10ean (agintaldia bukatu baino hilabete lehenago) uzteko erabakia jakinarazi dio Mariano Rajoy Gobernuko presidenteari.

Fernandez Ordoñez Espainiako Bankuko buruzagia. EFE

Miguel Angel Fernandez Ordoñez Espainiako Bankuko gobernadoreak kargua ekainaren 10ean (agintaldia amaitu baino hilabete lehenago) uzteko erabakia jakinarazi dio Mariano Rajoy Gobernuko presidenteari.

Presidenteak babestu egin du Fernandez Ordoñezen erabakia, postuan "trantsizio azkarra eta eraginkorra" bermatzen duelako, "Espainiako Bankuak bere ezagutza eta profesionaltasuna eskaintzen jarrai dezan, gure ekonomiaren eta banku sistemaren arazoei irtenbidea emateko", komunikatuaren arabera.

Finantza krisia eta Espainiako bankuak saneatzeko arazoak kudeatzeko moduagatik kritika gogorrak jasotzen ari zenean egin du Fernandez Ordoñezek ezusteko iragarpen hori.

Azken asteotan, oposizioko alderdi politikoek areagotu egin dituzte Fernandez Ordoñez Kongresuan agertzeko eskariak, sektorearen egoeraz eta Bankiaren erreskateaz hitz egin dezan. Oraingoz, baina, ez dira ados jarri horren inguruan.


Albisteak (3)