Itxi

HIPOTEKA

Euriborrak % 2,2an itxiko du iraila, 2009ko urtarriletik izan duen baliorik handiena

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Indizeak ia puntu bat egin du gora abuztutik irailera, % 1,249tik % 2,233ra.

Txanponekin eta 50 euroko diru paperarekin egindako etxe bat. Egile eskubiderik gabeko irudia

Hamabi hilabeterako euriborrak hazten jarraitzen du, eta % 2,233an itxi du iraila, 2009ko urtarriletik izan duen baliorik handiena (% 2,622). Indizeak 0,98 puntu egin du gora abuztutik irailera, % 1,249tik % 2,233ra. 

Espainiako Bankuak datorren astean berretsi beharko du iraileko datua. Apirilean sei urte baino gehiagotan lehen aldiz eremu negatiboa atzean utzi, eta % 0,013an itxi ondoren, gora egin du hilabetez hilabete.

Hain zuzen ere, hamabi hilabeterako Euriborra da Espainiako hipoteka aldakorren adierazle nagusia. Ondorioz, igoera horrek hipoteken kuotak handitzea ekarriko du. Adibidez, 30 urterako 150.000 euroko hipoteka aldakor bat (euriborra + % 0,99) kontratatuta duen pertsona bat hilean 448,6 euro ordaintzetik 649,3 euro ordaintzera pasatuko da, 2.400 euro gehiago urtean.