Kargatzen...
Itxi

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Siemens Gamesako kaleratzeak, iraileko langabezia datuak eta Fisikako Nobel saria

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Siemens Gamesa. EITB Media

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urriak 4, hedabideetako lerroburu nagusiek:

- Siemens Gamesako kaleratzeak: Siemens Gamesako zuzendaritzak bilerak egingo ditu gaur CCOO, UGT eta ELAko atal sindikalekin, joan den astean iragarritako kaleratzeen berri emateko.

- Iraileko langabezia datuak: Espainiako Gobernuko Lan eta Inklusio eta Gizarte Segurantzako ministerioek irailari dagozkion langabezia eta afiliazio datuak jakinaraziko dituzte.

- Fisikako Nobel sariak: Suediako Zientzien Errege Akademiak Fisikako Nobel sariduna edo saridunak nor(tzuk) izango d(ir)en iragarriko du.