IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: Amiantoaren biktimentzako funtsa, Memoria Demokratikoaren Legea eta Defentsa gastua
EITB MEDIA
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urriak 5, hedabideetako lerroburu nagusiek:
- Amiantoaren biktimentzako funtsa: Amiantoaren biktimentzako konpentsazio-funts bat sortzeko lege proposamena behin betiko onartuko dute gaur Senatuaren osoko bilkuran, eta, talde politikoek boto jarrerari eusten badiote, aho batez emango diote babesa.
- Memoria Demokratikoaren Legea: Espainiako Senatuak Memoria Demokratikoaren Legea onartuko du. Azken orduko aldaketarik ezean, Kongresuak adostutako testua bere horretan aterako da aurrera.
- Polemika, Defentsa gastuaren igoeragatik: Espainiako Gobernuak 2023rako adostu berri duen aurrekontu proiektuaren arabera, Defentsara bideratutako gastua % 25 igoko da: 9.791 milioi eurotik 12.317 milioi eurora. Unidas Podemosek salatu du ez zuela horren berri, eta beste polemika bat piztu da bi gobernukideen artean.