Kargatzen...
Itxi

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Trans eta Abortuaren legeak, bilkura Legebiltzarrean eta Literaturako Nobel Saria

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urriak 6, hedabideetako lerroburu nagusiak:

Trans eta Abortuaren legeak Kongresuan: Trans Legea eta Abortuaren Legea Kongresuan aztergai izango dituzte, PPk eta Voxek aurkeztutako emendakinen ondorioz. Saioa 09:00etan hasiko da.

Osoko bilkura Legebiltzarrean: 09:30etik aurrera, ohiko Osoko Bilkura hartuko du Eusko Legebiltzarrak. Eztabaidagai izango dituzten gaien artean, Elkarrekin Podemos-IUk sexu eskubideen inguruan aurkeztutako ekimen legegile bat eta EH Bilduk garraio publikoaren doakotasunaren inguruan aurkeztutako beste bat daude. Saio osoa eskainiko du eitb.eus atariak zuzenean.

Literaturako Nobel Saria: Suediako Akademiak gaur jakinaraziko du Literaturako Nobel Saria 2022 nork jasoko duen. Akademiako ordezkariek 13:00etan egingo duten agerraldian esango dute saridunaren izena.