KPI
Esnea, olioa, arrautzak eta zerealak dira erosketa saskian gehien garestitu diren produktuak
O. A. | EITB MEDIA
Azken urtean, esnea % 25,1 garestitu da; berogailua, argindarra eta ur hornidura, % 24,8; olio eta koipeak, % 23,8; arrautzak, % 23,6 eta zerealak, % 22,3.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Urte arteko KPIak behera egiten jarraitzen du Espainian, pixkanaka bada ere, uztailean goia jo ondoren. Irailean, Urte arteko Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) % 8,9an kokatu zen. Erosketa saskiari eragiten dioten produktuei dagokienez, hauek garestitu dira gehien: esnea, olioa, arrautzak eta zerealak.
Azken urtean, esnea % 25,1 garestitu da, berogailua, argiteria eta ur hornidura, % 24,8; olio eta koipeak, % 23,8; arrautzak % 23,6 garestiagoak dira, eta zerealek eta horietatik eratorritakoen prezioak % 22,3 egin du gora.
Halaber, hegazti haragiak (% 18,1), esnekiek (% 17,3), lekale eta barazki freskoek (% 17,9), patatak zein horien prestakinek (% 16,8) % 15etik gorako igoera izan dute.
Erregaien prezioa, abuztutik % 1,2 jaitsi bada ere, urte arteko konparaketak prezioak % 21,5 igo direla erakusten du. Produktu energetikoek, berriz, % 26 egin dute gora, nahiz eta azken hilabetean % 6,8 behera egin.
Etxebizitza % 17,2 garestitu da iaztik, baina % 5,2 merkatu da abuztuaren alderatuta.
Garraioaren prezioak % 1,4 egin du behera abuztutik irailera, baina % 9,4 garestitu da iazko irailetik.
Etxeko tresneria % 7,8 garestitu da iaztik, kafetegi eta jatetxeetako prezioak % 7,9 igo dira iaztik, eta jantziak eta oinetakoak, % 3,9.