Itxi

ENERGIA

Espainia, Frantzia eta Portugalek energia berdeko korridore batengatik aldatu dute MidCat proiektua

Agentziak | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Korridore berriak Iberiar Penintsula eta Europar Batasuneko gainerako lurraldeak lotuko ditu, hidrogeno berdea nahiz gasa garraiatzeko.

Sanchz, Macron eta Costa. Argazkia: EFE.

Espainiak, Frantziak eta Portugalek MidCateko Pirinioez gaindiko interkonexio energetikoaren proiektua bertan behera uztea eta Bartzelona eta Marseilla lotuko dituen "energia berdeko korridore" batekin ordezkatzea adostu dute, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri duenez.

Hiru gobernuen arteko akordioa da, MidCat gasbidearen proiektua "ordezkatzeko", Iberiar Penintsula eta Europar Batasuna lotuko dituen "energia berdeko korridore" baten proiektu berriarekin. Helburua hidrogeno berdea garraiatzea da, baina baita gasa ere trantsizio-aldi batean, Sanchezek prentsari adierazi dionez, EBko estatuburuen eta gobernuburuen goi-bilerara iritsi denean.

Macronek, Costak eta Sanchezek berriro eztabaidatuko dute proiektu hori EuroMedeko goi-bileraren harira, abenduaren 8an eta 9an, Alacanten. Bertan, "inbertsiorako epeak, kostuen banaketa eta baliabide ekonomikoen bolumena" bezalako gaiak zehaztea espero dute.