Iberdrola
Armando Martinez izango da Iberdrolako kontseilari delegatua, Ignacio Sanchez Galanen ordez
EITB MEDIA
Konpainiak bi karguak bereiztea erabaki du. Sanchez Galan 2001etik izan da kontseilari delegatua, eta orain, presidente exekutibo gisa jarraituko du. Martinez, orain arte, Negozio arloko zuzendari nagusia izan da.
Iberdrolak erabaki du konpainiako presidente exekutiboaren eta kontseilari delegatuaren karguak bereiztea, eta, aurrerantzean, Armando Martinez Martinez izango da enpresako kontseilari delegatua, Ignacio Sanchez Galanen ordez, Iberdrolak Balioetako Merkatuaren Batzorde Nazionalean jakitera eman duenez. Sanchez Galan 2001etik izan da Iberdrolako kontseilari delegatua, eta orain, presidente exekutibo gisa jarraituko du. 2006an hartu zuen bere gain Presidentetza, Iñigo de Oriolen ordez. Martinez, orain arte, Negozio arloko zuzendari nagusia izan da.
Armando Martinez, horrez gain, Iberdrolako kontseilari izendatu dute, exekutibo kalifikazioarekin. Francisco Martinez Corcolesek utzi du postu hori bete gabe; azken horrek Kontseiluaren esku jarri du kargua, sozietatearen gobernantzan iragarritako aldaketak errazte aldera.