Kooperatibak
Mondragon Taldetik ateratzea aztertzen ari da ULMA
EITB MEDIA
Orona kooperatiba ere ari da aztertzen taldea abandonatzea, eta abenduan egingo die kontsulta bazkideei.
Your browser doesn’t support HTML5 video
ULMA taldea Mondragon Taldetik ateratzea aztertzen ari da, EITB Mediak baieztatu ahal izan duenez.
Irizar taldea eta AMPO enpresa kooperatiboa 2008an irten ziren Mondragon Taldetik. Orain, ULMAz gain, Orona kooperatiba ere ari da aztertzen aukera hori, eta abenduaren erdialdean kontsultatuko du hori kooperatibistekin.
Antza, ULMAk eta Oronak desadostasunak dituzte Mondragon Taldearekin, bereziki Taldeak 2016ko uztailean egin zuen kongresutik.
Bederatzi kooperatibak osatzen dute ULMA taldea. Konpainiak 61 urte ditu, eta 5.500 langile. Urtean, 900 bat milioi euro fakturatzen ditu salmentatan.
Bilera
ULMAk informazio bilera batera deitu ditu langileak azaroaren 9an, egoeraren berri emateko eta Mondragonek azaroaren 15eko kongresuan proposatuko dituen aldaketen aurrean Taldeak duen jarrera azaltzeko. Aldaketa horiek ULMA Taldeko organoen kontrako balorazioa jaso dute.