Itxi

Lasaitasuna

Arrisku-saria 500 puntutik behera, azken 11 egunetan lehen aldiz

Erredakzioa

Burtsak urteko laugarren igoerarik handiena izan du asteazken honetan. Burtsaren inguruko informazio guztia, hemen.

Arrisku sariaren bilakaera. EFE

Espainiako arrisku-saria 500 puntuko mailatik behera kokatu da asteazken honetan, azken 11 egunetan lehen aldiz.

Jardunaldia 507ko mailan abiatu ondoren, 494 puntuan itxi du eguna arrisku-sariak. Merkatuko datuen arabera, joan den maiatzaren 25etik 500 puntutik gora ibili da aldagai hori.

Ostegun honetan, bestalde, zorra jarriko du merkatuetan salgai Espainiako Altxor Publikoak. Jaulkipen ezberdinak egingo dituzte, horietako bat hamar urtera, eta 2.000 milioi euro biltzea espero dute.

Urteko laugarren igoerarik handiena burtsarentzat

Espainiako burtsak % 2,41eko igoera izan du asteazken honetan, eta aste hasieran galdutako 6.400 puntuko maila eskuratu du berriz. Urteko laugarren igoerarik handiena da.

IBEX 35ek 151,10 puntu irabazi ditu, eta 6.418,90ko mailan itxi du jarduna. Urteko galerak % 25,7koak dira.

Albisteak (1)