Itxi

ELKARRIZKETA EUSKADI IRRATIAN

Zestoako alkatea, parke eolikoaren proiektuaz: "Jarrera kritikoa dugu, baina ez gara desmarkatu"

EITB Media

Leer en Castellano

Atzo goizean Zestoako Udalak zioen gaur egun dituen datuekin ezin duela Piaspeko parke eolikoa babestu. Hala ere, ordu batzuk geroago, egitasmoa aztertzeko borondatea duela zehaztu zuen.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Zestoako Udalak atzo goizean zioen esku artean dituen "datu urriekin" ezin duela babestu Norvegiako Statkraft enpresak Piaspe inguruan egin nahi duen parke eolikoaren proiektua. Hala ere, ordu batzuk geroago, proiektua aztertzeko prest dagoela adierazi zuen Udal Gobernuak.

Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egin dioten elkarrizketan, Mikel Arregi Zestoako alkatea harrituta agertu da gaiak hartu duen oihartzun mediatikoarekin. Batetik, Udal Gobernuaren ikuspuntua zehaztu nahi izan du: "Jarrera kritikoa dugu, baina ez gara desmarkatu". Horren esanetan, 2030erako gas isuriak % 45 murriztu behar badira, intentsitate handiko azpiegiturak (parke eolikoak) eraikitzea ezinbestekoa izango da. Gaineratu duenez, enpresa norvegiarrak bere proiektuan argi dio "energia sozializatzeko" prest dagoela, eta hori, "kontuan hartzekoa da".

Mikel Arregi alkateak ez du uste bideragarria denik Zestoako bide estuetatik parke eolikoa eraikitzeko materiala garraiatzea (70 metroko palak tartean) "lur mugimendu handiak" edo "aldaketa urbanistikoak" egin gabe. "Horregatik esaten dugu esku artean ditugun datuekin ez dugula bideragarri ikusten", gehitu du.

Edozein kasutan, onartu du, egungo marko juridikoaren arabera, Udalen eskumenak urriak edo mugatuak direla eta, beraz, galbahe guztiak gainditzen baditu, Udalak "nekez baldintzatu" dezakeela horrelako proiektu bat.

Audioak (1)