Itxi

INBERTSIOAK

Iberdrolak 47.000 milioi euro inbertituko ditu datozen hiru urteetan

AGENTZIAK | EITB Media

Leer en Castellano

Konpainia energetikoak 47.000 milioi inbertituko ditu Ameriketako Estatu Batuetan (% 47). Negozio ereduak aintzat hartuta, berriz, sareetara 27.000 milioi (% 57) bideratuko ditu, eta 17.000 milioi, energia berriztagarrietara.

Iberdrola dorrea, Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE

Iberdrolak datozen hiru urteetako inbertsio plana aurkeztu du gaur goizean Londresen. Guztira, 47.000 milioi euro inbertituko ditu 2023tik 2025era bitartean, 5.200 eta 5.400 milioi euro arteko irabazi garbiak lortzeko helburuarekin.

Konpainiak 47.000 milioi inbertituko ditu Ameriketako Estatu Batuetan, inbertsio guztien % 47. Inbertsioei dagokienez, Erresuma Batua izango da bigarrena % 16rekin. Inbertsio osoaren % 13 Alemaniara, Frantziara eta Australiara bideratuko dira, eta beste % 13, Espainiara (6.000 milioi euro).

Negozio ereduak aintzat hartuta, berriz, sareetara 27.000 milioi (% 57) bideratuko ditu, eta 17.000 milioi, energia berriztagarrietara.

Bestalde, Iberdrolak 12.000 langile kontratatzea aurreikusten du hurrengo hiru urteetan.

Enpresak 2030erako dituen aurreikuspenak berretsi ditu, eta 2026tik 2030era, 65.000 eta 75.000 milioi artean inbertituko ditu 100 gigawatteko ekoizpenera iristeko.

Iberdrolak espero du 2022an 4.000 eta 4.200 milioi euro arteko irabazi garbiak izango dituela, iaz epe berean baino % 29 gehiago.