EMAITZAK
Siemens Gamesak 940 milioi euroko galerekin amaitu du urte fiskala
EITB Media
Konpainiaren esanetan, "urte konplikatua" izan da testuinguru makroekonomikoak eta geopolitikoak, hornidura arazoak eta covid-19ak baldintzatuta.
Aerosorgailuak ekoizten dituen konpainiak 940 milioi euroko galerekin amaitu du 2022ko urte fiskala (2021eko urritik 2022ko irailera), iazko epe berean baino % 50 gehiago.
Multinazionalaren iritziz, testuinguru makroekonomikoak eta geopolitikoak, hornidura arazoek eta covid-19ak baldintzatu dituzte emaitzak.
Hala eta guztiz ere, 11.598 milioi euroko balioa duten eskariak sinatu ditu azken 12 hilabeteetan. Urte fiskalaren amaieran, 2022ko irailaren 30ean, eskaera zorroa 35.051 milioi eurokoa zen, duela urtebete baino 2.509 milioi euro handiagoa, batez ere, energia berriztagarrien alde egindako apustuarengatik.