AURREKONTU PROIEKTUA
Arabako Foru Aldundiak 650 milioi euroko aurrekontua izango du 2023an, aurten baino % 13 handiagoa
AGENTZIAK | EITB Media
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak berri eman duenez, 147 milioi euro bideratuko dira inbertsioetara.
Arabako Foru Aldundiaren aurrekontu proiektua 650 milioi eurokoa izango da 2023an, aurten baino % 13 handiagoa.
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak eta Itziar Gonzalo Ogasun diputatuak eman dituzte datorren urterako aurrekontu proiektuaren xehetasunak. Diru kopuru horretatik 147 milioi euro inbertsioetara bideratuko dira.
Ahaldun nagusiaren esanetan, Aurrekontuetan hainbat jarduera estrategiko jasotzen dira, tartean, egungo "ziurgabetasun" egoeran familiak eta enpresak babestea helburu duen "Araba Lagun" egitasmoa.
Aurrekontu hauek bi helburu dituztela azpimarratu du Arabako ahaldun nagusiak: batetik, "pertsonak eta familiak babestea", eta bestetik, lurraldeak datozen urteetan egin behar dituen eraldaketak egiteko "inbertsioak egonkortzea".