IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: Mondragon Taldea, G20aren goi bilera eta urriko inflazioa
EITB MEDIA
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, azaroak 14, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Mondragon Taldea: Mondragon Taldeak urteroko batzarra egingo du gaur, ULMAren eta Oronaren balizko irteerek baldintzatuta. Azken horiek aurreratu dute ez direla batzarrean egongo. Ez da izango lehen aldia, baina talde barruko desadostasunak inoiz baino ageriago geratuko dira horrela.
- G20aren goi bilera: G20ko buruzagi gehienak Balira (Indonesia) iritsi dira, gaur-biharretan deituta dagoen goi bileran parte hartzeko. Vladimir Putin Errusiako presidenteak, aldiz, ez du hitzorduan parte hartuko.
- Urriko inflazioa: Espainiako Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) gaur argitaratutako urriko inflazio datua. Iraileko urte arteko inflazioa % 8,9koa izan zen Espainiako Estatuan, eta hiru hilabetean lehen aldiz, % 10eko langatik behera gelditu zen.