Itxi

Dokumentazioa

Zer da finantza-erreskatea?

L. Etxazarra

Noiz, nola eta zergatik egiten du Europak erreskate bat? Zeintzuk dira ondorioak?… Bederatzi galdera eta bederatzi erantzun labur, hainbat buruhauste sortzen dituen hitzaz: erreskatea.

Erreskatearen truke, baldintza ekonomiko zorrotzak jarriko dituzte. Efe.

Espainiaren erreskatea ez da Greziakoa, Portugalekoa eta Irlandakoa, Espainiakoa finantza-erreskatea da. Hau da, finantza-sektorea erreskatatu du Europak, eta ez Espainiako eskonomia osoa, Grezian, Portugalen eta Irlandan gertatu bezala.

Hala ere, egungo sistema ekonomikoan finantza-sektorea da energia iturria, eta finantza-sektorean gertatzen direnak eragin zuzena dute ekonomia osoan. Espainia horren adibide garbia da: finantza-sektorearen krisiak (bankuena) ekonomia osoa geldi egotea ekarri du, eta BPGak gora egitea miraria da gaur egun.

Erreskatearen (edo maileguaren, laguntzaren) inguruan galdera asko sortzen ari dira. Jarraian horietariko batzuk, ohikoenak, erantzungo ditugu, Grezian, Portugalen eta Irlandan gertatzen ari dena kontuan izanda.

Zer da erreskatea?
Erreskatea herrialde bati porrot ekonomikoa ekiditeko ematen zaion mailegua da. Erreskatearen diruari esker, herrialdeak zorra finantzatu eta ordainketak egin ahal izango ditu. Erreskatea ematearen ardura 'troika' deritzonak du; hau da, Europako Banku Zentralak, Europako Batzordeak eta Nazioarteko Diru Funtsak.

Espainia: Espainiaren kasuan, finantza-erreskatea da;hau da, bankuak erreskatatu dituzte. Printzipioz, erreskate 'arina' da,baldintzek finantza-sistemari bakarrik eragingo diotelako.

Gure aurrezkiak arriskuan daude?
Arazoak dituzten bankuak nazionalizatu egin dituzte, eta horrez gain, orain, Europal emandako dirua ere escurra izango dute. Teorian, horrek gure aurrezkiek duten bermea indartu beharko luke. Hala ere, herritar askok ziurgabetasunez bizi dute egoera.

Noiz eskatzen da erreskatea?
Normalean hiru egoera eman behar dira: ordainketei aurre egiteko gai ez izatea, defizita altuegia izatea eta zor subiranoa finantza-merkatutan saltzeko gai ez izatea.

Espainia: Finantza-erreskatea Estatuak finantza erakundeen zuloari aurre egiteko gai ez denean egiten da. Espainian Bankia izan da egoerari azken bultzada eman diona.

Nork eta nola eskatu behar du?
Gobernuko presidenteak eskatzen dio Eurotaldearen presidenteari. Hori egin ondoren, ikuskaritza independentea egiten du Europako Batzordeak EBZrekin eta Europako Banku Agintaritzarekin koordinatuta.

Eta erreskatearen truke, zer?
Ezer baino lehen, hartzekodunen baldintzak onartu behar dira. Erreskatatutako herrialdeetan gertatutakoari so eginda, erreskateak zergen igoera, kaleratze ugari sektore publikoan, soldaten jaitsiera, eta gizarte-laguntzen murrizketa. Erreskatea mailegua izanik, dirua itzuli egin behar da; interesak ordainduta, noski.

Gainera, erreskatatutako herrialdeak aurrekontu-politika sendoa duela eta Europatik jasotako dirua itzultzeko gai izango dela frogatu behar du. Horrekin batera, herrialdearen ekonomia etengabe ikuskatuko dute Europako agintariek eta defizita murrizteko jasotako proposamen guztiak aplikatu beharko ditu.

Espainia: Arazoak dituzten bankuak nazionalizatu egin dituzte, eta horrez gain, orain, Europak emandako dirua ere eskura izango dute. Teorian, horrek gure aurrezkiek duten bermea indartu beharko luke. Hala ere, herritar askok ziurgabetasunez bizi dute egoera

Erreskatea al da gaitz guztientzako sendagaia?
Orain arte gertatutakoa ikusita, erantzuna argia da: Ez. Greziak, Irlandan eta Portugalen murrizketa zorrotzak izan dira, eta, hilabeteen ondoren, ez dago hazkunde ekonomikoaren arrastorik.

Nolako eragina du burtsan eta arrisku sarian?
Gaur arte erreskatatutako hiru lurraldeetara begiratu behar dugu, berriro ere: Portugal, Irlanda eta Grezia. Erreskatatu zituztenean, arraisku saria 500 punturen bueltan zen. Gaur egun, berriz, Greziako arrisku saria 2.900 puntuak gainditu ditu, portugaldarra 1.000 puntutik gora dago eta irlandarra 540 puntutan da.

Burtsei dagokienez, egoera ez da hobea. Erreskateak eragin negatiboa dauka balioen merkatuetan, onbideratze ekonomikoa urruti dagoela adierazten baitu.

Zeintzuk dira Europak erreskaterako dituen baliabideak?
Bi dira: Finantza-egonkortasuna sustatzeko Europako funtsa (gaztelaniaz, FEEF) eta Egonkortasunerako Europako Baliabidea (MEDE). FEEF indarrean da 2013ko erdialdea arte, eta MEDE, berriz, martxan izango da uztailaren 1etik aurrera.

Eta euroarekin, zer?
Dibisa baten sendotasunak lotura zuzena du herrialdearen kaudimenarekin. Ondorioz, kaudimena zalantzakoa denean, inbertsoreek beste momenta sendoagoetan jartzen duten euren dirua (dolarra edo yen-a).

Euroguneko krisiak euroa merkatzea ekarri du. Ekonomia bat kaudimengabea izateak (Portugalen, Irlandaren, Greziaren kasua) eta inguruko herrialdeak kutsatzea beldurra sortzen du. Ondorioz, inbertsoreek euroak saltzen eta dolarrak erosten dituzte.


Albisteak (2)