Itxi

Espainiako bankuen erreskatea

Lagardek Espainiari emandako 'ezinbesteko laguntza' txalotu du

Erredakzioa

Nazioarteko Diru Funtsak laguntzeko erabakia txalotu du, "Espainiako agintariek hartutako neurrien osagarri gisa".

Euroguneko herrialdeek hartutako erabakia txalotu du Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtsaren zuzendariak, "banketxeak suspertzeko Espainiako agintariek azken asteetan hartutako neurrien osagarri gisa".

Erabaki honekin NDFren txostenean gomendatzen zenarekin bat egin dela adierazi du Lagardek, "banketxeen parte ahulenak birkapitalizatzeko".

"NDF prest dago, euroguneko herrialdeek gonbitea eginez gero, finantza laguntza hau gainbegiratzeko", adierazi du Lagardek.

"FROB finantza sistema berregituratzeko funtsari 100.000 milioi euro emateko erabakia agintarien estrategiaren arrakastarako ezinbestekoa da".

NDF "aholkularia" izango da; ez du funtsik emango, Grezian, Irlandan eta Portugalen ez bezala.

Euroguneko herrialdeek hartutako erabakia txalotu du Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtsaren zuzendariak, "banketxeak suspertzeko Espainiako agintariek azken asteetan hartutako neurrien osagarri gisa".Erabaki honekin NDFren txostenean gomendatzen zenarekin bat egin dela adierazi du Lagardek, "banketxeen parte ahulenak birkapitalizatzeko"."NDF prest dago, euroguneko herrialdeek gonbitea eginez gero, finantza laguntza hau gainbegiratzeko", adierazi du Lagardek."FROB finantza sistema berregituratzeko funtsari 100.000 milioi euro emateko erabakia agintarien estrategiaren arrakastarako ezinbestekoa da".NDF "aholkularia" izango da; ez du funtsik emango, Grezian, Irlandan eta Portugalen ez bezala.

Albisteak (3)