Kooperatibismoa
Ulma eta Orona, Mondragon uztetik gertu
Mikel Dominguez | EITB Media
Bozketa erabakigarria dute gaur Ulma taldean eta Orona kooperatiban. Mondragon korporazioa behin betiko utziko duten edo ez bozkatuko dute bazkideek.
Ulma taldeak eta Orona kooperatibak Mondragon Korporazioaren barruan izan dituzten desadostasunak bozketara heldu dira. Gaur erabakiko dute bi kooperatiba horietako bazkideek aurrerantzean zer egin.
Bozketak goizean egingo dituzte, eta aurreikuspenen arabera, emaitzak arratsaldeko lehen orduan eman daitezke argitara. Ulmak Donostiako Illunben egingo ditu ezohiko batzarra eta erreferenduma, eta Oñatitik bertara joateko autobusak jarri ditu. Oronak, berriz, "etxean", Hernanin bertan, du hitzordua, Galarreta pilotalekuan.
2022an piztu zen ika-mika, baina aldeak lehenago ere sortuta zeuden. Hona hemen gakoetako batzuk.
(Oharra: Artikulu honek infografiak ditu eta ez dira zuzen ikusten EITB Albisteak aplikazioan. Infografiak kontsultatu ahal izateko, zabaldu albistea zure nabigatzailean)
Informazio gehiago