Itxi

Kooperatibak

Tapiak Ulmaren eta Oronaren erabaki "sendoa" errespetatzen du, baina Mondragon "indartsu" dagoela uste du

agentziak | eitb media

Leer en Castellano

Sailburuak berretsi du lan egiten jarraitu beharra dagoela "munduan oso ezaguna eta miretsia" den industria kooperatiben ereduari eusteko.

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomikorako sailburua. Argazkia: EITB

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomikorako, Iraunkortasunerako eta Ingurugirorako sailburuak berretsi du errespetatu egiten duela Ulmak eta Oronak Mondragon Taldetik ateratzeko hartu duten erabaki "sendoa", baina azpimarratu du Mondragonek "indartsu" jarraituko duela eta Ulmak eta Oronak "kooperatibak izaten jarraituko" dutela. Era berean, "testuinguru berrian", Jaurlaritzari "lankidetzan aritzea eta Euskadin industria indartsua edukitzeko lan egitea" egokitzen zaiola gaineratu du.

Sailburuak Oñatin hedabideen aurrean egindako adierazpenetan azaldu duenez, Ulmak eta Oronak hartutako erabakia "ondo pentsatua" izan da, "aldekoak eta kontrakoak aztertuta", eta "sendoa" izan da bi enpresetan.

Tapiaren esanetan, "Euskadiko ordenamendu ekonomiko eta industrialean aro berri bat irekitzen da", baina "Mondragonek "talde esanguratsua" izaten jarraituko du, eta Ulmak eta Oronak, "kooperatibak". Izan ere, "kooperatibismoaren baloreetan, elkartasunean eta elkarlanean, jarraituko dutela adierazi dute".

Kooperatibismoa "solidarioa" eta "erresilientea" dela azpimarratu ondoren, "etorkizunean ere hala izaten jarraitzeko" lan egingo dutela hitzeman du Tapiak.

Sailburuak berretsi du lan egiten jarraitu beharra dagoela "munduan oso ezaguna eta miretsia" den industria kooperatiben ereduari eusteko.