Dimititu ostean
Ratok uko egin dio Bankiaren 1,2 milioi euroko kalte-ordaina hartzeari
Erredakzioa
Bankiako presidente ohiak datozen bi urteetan beste banku batean lan egitea sahiesten dion konkurrentzia klausuka ez betetzeko eskatu dio erakundeari eta, hortaz, kalte-ordainari ere uko egin dio.
Rodrigo Rato Bankiako presidente ohiak datozen bi urteetan beste banku batean lan egitea sahiesten dion konkurrentzia klausuka ez betetzeko eskatu dio erakundeari eta, hortaz, kalte-ordainari ere uko egin dio.
Ordainketa komitea bildu eta erabaki bat hartu arte, Ratok Jose Ignacio Goirigolzarri Bankiako presidente berriari kalte-ordaina hartzeari uko egingo diola iragarri dio.
Ordainketa komiteak klausula hori mantenduko duen erabaki beharko du orain. 1,2 milioi euroko presidentearen bi urteko soldataren baliokidetasuna du.