Itxi

Espainiako bankuen erreskatea

Espainia, 'zabor bonu'tik urrats batera

Erredakzioa

Moody's agentziak hiru maila jaitsi du Espainiako zorraren nota, bankuen erreskatearen ondorioz.

Moody'sek hiru maila jaitsi du Espainiaren kalifikazioa. Argazkia: EFE

Moody's kalifikazio agentziak hiru maila jaitsu du Espainiako zorraren nota, "A3"tik "Baa"ra, eta aurreikuspen negatiboa jarri dio, hau da, 'zabor bonu'tik urrats batera utzi du.

Agentziak azaldu duenez, erabakia Espainiako bankuek izango duten erreskateak defizita handituko duela kontuan izanda hartu du, halaber, finantza merkatuetarako sarbide "mugatua" eta ekonomiaren "ahultasun jarraia" ere kontuan hartu ditu.

"Gobernuak finantza sistema birkapitalizatzeko eskatutako laguntza izan da nota jaisteko arrazoi nagusia, ekintza hori Espainiako Gobernuak duen ahultasunaren seinale bat bezala hartu dugu, bere bitartekoen bidez ezin izan baitu onbideratzea lortu", azaldu du kathrin Muehlbronner Greziako analistak.

Moodys´ek Espainiako zor publikoa Barne Produktu Gordinaren % 90eraino igotzea aurreikusi du urte honen amaierarako, kopuru hori uste baino larriagoa dela nabarmendu eta azken urteotan eman den latzenetarikoa dela gaineratu du.


Albisteak (2)