Polemika
M-15 mugimenduak kereila bat jarri du Rodrigo Rato kartzelan sartzeko
Erredakzioa
Bankiak kontuak faltsutu zituela uste du iaz burtsara irten zenean kapitala lortu ahal izateko.
M-15 mugimenduak ostegun honetan Auzitegi Nazionalaren aurrean Bankiaren kontrako kereila bat aurkeztu du, baita Banco Financiero y de Ahorra (BFA) matrizearen eta erakundearen administrazio batzordearen aurka ere, besteak beste Rodrigo Ratoren aurka, kontuak faltsutzeagatik eta merkatuko maulengatik.
Mugimenduaren ustez, bankuak kontuak faltsutu zituen iaz burtsara irten zenean kapitala lortu ahal izateko. Ekintza horregatik 1 eta 6 urteko kartzela-zigorrak, gaitasungabetzeak eta multak eskatu ditu erakundea kudeatzen duten pertsonentzat.
Testua Auzitegi Nazionalean aurkeztu ostean, Juan Moreno Yagüek azaldu du kereilaren bitartez justiziak esku hartzea nahi duela bankuan gaur egungo kudeatzaileak aldatzeko.