gizarte laguntzak
Guztira 49.413 pertsonak zuten DSBEa 2022aren itxieran, aurreko urtean baino 5.334 gutxiagok
agentziak | eitb media
Beherakada pixkanakakoa izan da 2021eko otsailetik, orduan egonkortu baitzen enpleguaren susperraldia.
Guztira, 49.413 pertsona ziren Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren (DSBE) titularrak abendua ixtean, urtebete lehenago baino 5.334 gutxiago (-% 9,75). Hala, ondoz ondoko zazpi hilabete kateatu dira 50.000 azpitik, 2009an eskubide hori lehen aldiz aitortu zenean jaso zenaren antzeko zifra, eta txikiena Lanbidek 2012an prestazio hori bere gain hartu zuenetik.
Beherakada pixkanakakoa izan da 2021eko otsailetik, orduan egonkortu baitzen enpleguaren susperraldia. Amaitu berri den urtean, gainditu egin ditu Gizarte Segurantzarako afiliazio maximoak, eta asteartean ezagutuko da behin betiko zifra.
Murrizketa hori gorabehera, Lanbidek Bizitzeko Gutxieneko Diru Sarrerarako (BGDS) eskubidea duten 9.866 pertsona gehiagori eskaintzen die estaldura, baina ez DSBErako eskubidea dutenei, Eusko Jaurlaritzak prestazio horren transferentzia bere gain hartu zuenean sortutako leihatila bakarrari esker.
Hala, Euskal Autonomia Erkidegoan BGDSrako eskubidea aitortzen duten 19.794 espedienterekin amaitu da 2022a, eta horietatik 9.928k DSBErekin osa dezakete.
Diru Sarrerak Bermatzeko eta Inklusio sistemaren lege berriak aurreikusten duenez, unean prestazio hori jaso ezin duten pertsonak ere sartuko dira, horretarako 565 milioi euroko aurrekontua erabilita, aurten baino % 20 gehiago.