Itxi

Akordioa Landabenen

Volkswagen Navarrako langileek % 6,1eko soldata igoera izango dute 2023an

Agentziak | EITB Media

Leer en Castellano

CCOOk adierazi du akordioa "eredugarria" dela, "Landabengo lantegiko beharginen erosteko ahalmena murriztea saihesten duelako".

Landabengo lantegia. Argazkia: EFE

Volkswagen Navarrak % 6,1 igoko dizkie soldatak langileei 2023an, sindikatuekin lortutako akordioaren ostean. Sindikatuek KPI gehi % 0,4ko igoera sinatu dute, 2018-2023 eperako enpresa-hitzarmenaren arabera.

Ohar batean, CCOO sindikatuak adierazi du akordioa "eredugarria" dela, "Landabengo lantegiko beharginen erosteko ahalmena murriztea saihesten duelako".

Carlos Zalduendo Nafarroako CCOOko ordezkariak nabarmendu duenez, igoera hori "sindikatu honek negoziatzeko eta elkarrizketarako duen gaitasunaren emaitza da, UGTrekin batera enpresa-hitzarmena sinatu duen bakarra baita".

"Zoritxarrez, langile gutxik ikusi dute bizitzaren garestitzea arinduta soldatetan, eta hori hemen lortu dugu", dio.

Aldi baterako lan erregulazioko espedientea

Soldata igoera adostu den bilera berean, zuzendaritzak eskatuko duen aldi baterako lan-erregulazioari buruzko elkarrizketekin aurrera jarraitu dute, erdieroalerik ezean ekoizpena berriro arriskuan jartzen bada.

CCOOk erregulaziora jo aurretik aukera guztiak agortzea proposatu du, langileei prestakuntza ematea barne, ekoizpenean egon daitekeen beste geldialdi baten aurrean.