Itxi

barne produktu gordina

Euskal ekonomia % 4,3 hazi zen 2022an, eta enplegua % 3,1

agentziak | eitb media

Leer en Castellano

Datuen arabera, 30.000 lanpostu inguru sortu dira, Eusko Jaurlaritzak aurreikusitako 26.000 lanpostuak gaindituta. 2023rako, langabezia tasa % 8,3ra jaitsiko dela kalkulatzen da.

Bilboko kale baten artxiboko irudia. Argazkia: EITB Media

Euskadiko ekonomia % 4,3 hazi zen iaz, Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspenak beteta, eta enplegua % 3,1; hau da, 30.000 lanpostu inguru sortu ziren, kalkulatutako 26.000 lanpostuak gaindituta.

Eustat Euskal Estatitika Institutuak astelehen honetan argitaratu du iazko laugarren hiruhilekoko kontuen aurrerapena. Horren arabera, autonomia erkidegoko sektore ekonomiko sektore guztiak hazi ziren, 2021an baino erritmo motelagoan, orduan Barne Produktu Gordina (BPG) % 5,9 igo baitzen.

Hiruhileko artean, 2022ko urritik abendura BPGa & 0,4 hazi zen aurreko hiru hilabeteekin alderatuta, eta % 2,8 2021eko aldi berarekin alderatuz gero.

2022ko azken hiruhilekorako kalkulatutako lanaldi osoko lanpostu kopurua aurreko urteko azken hiruhilekoarekin alderatuta, % 1,9 handiagoa da, eta hiruhileko arteko terminoetan, berriz, % 0,1.

Eustatek martxoaren 3an osatuko ditu datuok. Orain artekoek erakutsi dutenez, euskal ekonomiaren hazkundea moteldu egin da 2022an.

Urte honetarako kalkuluen arabera, urtearen amaieran BPGak % 2,1eko hazkundea izango du, Jaurlaritzak aurreikusi zuena baino bi puntu gutxiago, covid agerraldi berriek eta Errusiak Ukraina inbaditzeak eraginako dezelarazio ekonomikoaren ondorioen aurretik.

2023rako, langabezia tasa % 8,3ra jaitsiko dela kalkulatzen da, eta horrek 12.000 lanpostu inguru sortzea ekarriko luke.