Itxi

LAN-GATAZKA

Osakidetzaren zehaztasunak jaso bitartean, mobilizazioekin jarraituko dute Donostialdeko ESIn

A.A.E.| EITB Media

Leer en Castellano

Joan zen asteazkeneko bileran lortu ziren akordioak garatzen direla ikusi arte elkarretaratzeak egiten jarraitzea erabaki dute. Bitartean, prozesuan aurrera jarraitzeko hiru batzorde sortzea ere adostu dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Donostialdeko ESIko zerbitzuburuek mobilizazioak mantentzea adostu dute goizean Donostiako Ospitalean egin duten batzarraren ondoren. Osakidetzako zuzendaritzak joan zen asteko bileran lortu zituzten aurre-akordioak garatuko dituela aste honetan espero dute eta, hala bada, elkarretaratzeak bertan behera utziko dituztela aurreratu dute.

Hain zuzen ere, Jon Zabaleta medikuaren hitzetan, aurreko asteko bileran hainbat konpromezu hartu zituen Osakidetzako zuzendaritzak ahoz. Horiek idatziz eta sinatuta izatea aurrerapauso handia izango litzatekeela azpimarratu du.

Konpromezu horien artean daude Onkologikoa Donostialdeko ESIan integratzea, Kalitatearen lantaldean Donostiako ospitaleko langileek parte hartzea eta, LEParen ondoren asistentzia arazoak sortzen direnean konpondu ahal izatea.

Adostasun hauek garatzeko bidean pausuren bat ematen bada, elkarretaratzeak bertan behera utziko dituztela erabaki dute. Handik aurrera, prozesua bultzatzeko barrutik lanean arituko direla zehaztu dute eta horretarako hiru batzordetan arituko dira:

Horietako bat, giza-baliabideak aztertuko dituen taldea izango da. ESI bakoitzean dagoen langile kopurua eta postu espezifikoak jakin nahi dituzte eta datuak emateko gardentasuna eskatu dute. Batzorde honen ardura izango da datu horien jarraipena egin eta ESI bakoitzak behar dituen langile kopurua bermatzea.

Bigarrena kalitatea bermatuko duen taldea izango dela azaldu du Jon Zabaletak. Atalburu eta zerbitzuburu bakoitzaren lana aztertuko du. Heriotza-tasa eta ingresu kopurua bezalako datuak biltzeaz gainera, informazio kualitatiboa ere jasoko du langileek euren lana non eta nola hobetu dezaketen baloratuz.

Azkenik, talde kliniko-asistentziala sortzea ere adostu dute. ESIan bertan sortzen diren gatazkak aztertzeaz gainera, etorkizuneko estrategia bultzatzeko lantaldea ere izango da hau.

Hiru lantalde hauekin modu transbersalagoan lan egin daitekeela uste dute Donostialdeko ESIko zerbitzuburuek.

Bideoak (1)