Itxi

Bigarren bilera

Negoziatzen jarraituko dute Bizkaiko metalgintzan, Jaurlaritzaren proposamena nahikoa iruditu ez zaielako

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Sindikatuek eta patronalak datorren ostiralerako deitu dute hurrengo bilera, Jaurlaritza bitartekari dela.

Bizkaiko metalgintza sektoreko langileen manifestazioa Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE

Bizkaiko metalgintza sektoreko hitzarmenaren negoziazioan ez da oraingoz aurrerapausorik eman. Hartara, hurrengo ostiralean berriro bilduko dira bi aldeak, gaurko hitzorduan Eusko Jaurlaritzak egindako proposamena errefusatu baitute sindikatu eta patronalak.

Metalgintzako Enpresen Bizkaiko Federazioa eta Eusko Jaurlaritza Bilbon batu dira astelehen honetan. Bigarren bilera zuten gaurkoa, Jaurlaritza bitartekari zela, eta oraingo honetan ere bilerak ez du fruiturik eman, batzuen eta besteen arteko adostasun ezak ez diolako negoziazioari biderik zabaldu, CC.OO., LAB eta UGT sindikatuetako ordezkarien esanetan.

Haien arabera, asteleheneko bileraz geroztik, Eusko Jaurlaritzak proposamen bat mahaigaineratu du, "nahikoa ez den proposamen bat, baina".

Gauzak horrela, negoziaziotan jarraituko dute biek ala biek, eta ostiralerako deitu dute hurrengo batzarra.

2022an hainbat egunez greban egon ostean, eta irtenbide falta agerian zenez, Jaurlaritzak alde biak batzea erabaki zuen, hitzarmenarekin lotutako akordio batera heltzeko asmoz-edo.