Itxi

ENPLEGUA

57 milioi euroko isuna Glovori, autonomo faltsuak eta lan baimenik gabeko atzerritarrak kontratatzeagatik

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Ez da Glovori Espainian jarritako lehen isuna. Guztira, 205,3 milioi eurorainoko zigorrak pilatu ditu.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Espainiako Lan Ikuskaritzak 57 milioi euro baino gehiagoko isuna ezarri dio Glovo multinazionalari autonomo faltsuak eta lan baimenik gabeko atzerritarrak kontratatzeagatik.

Lan Ministerioko iturriek baieztatu dutenez, Lan Ikuskaritzak eta Gizarte Segurantzak Madrilen egindako jardueren ondotik etorri dira orain zigorrak.

Ser irrati kateak aurreratutako informazioaren arabera, bi irregulartasun mota atzeman dituzte.

Batetik, Gizarte Segurantzan alta eman gabeko 7.022 langile hauteman dituzte (32,9 milioi euro). Horri likidazio akta gehitu behar zaio, langile horiek Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean kotizatu ez dutelako (19 milioi euro).

Bestetik, 5,2 milioiko isuna jarri diote lan baimenik gabeko pertsona atzerritarrak (813 pertsona) kontratatzeagatik.

Ez da Glovori Espainian jarritako lehen isuna. Guztira, 205,3 milioi eurorainoko zigorrak pilatu ditu arau hauste aktak eta likidazio aktak batuta.

Albisteak (2)

Bideoak (1)