Euriborra
Euriborra % 3,333ko batez bestekora iritsi, eta 31,5 puntu igo da abendutik
EITB Media
Portzentaje handiena da 2008ko abendutik. Kontsultatu hemen igoerak zure hipotekan izan dezaken eragina.
Euriborra % 3,333ko batez besteko tasara iritsi da gaur, hilak 30. 2008ko abendutik ez da horrenbesteko zifra handia erregistratu. Espainiako hipoteka aldakor gehienek erreferentziatzat duten tasa % 3,368koa da gaur, hil honetako bigarren daturik onena. Gainera, urtarrileko tasa ez da % 3,3tik jaitsi.
Abenduaz geroztik, euriborra 31,5 puntu igo da, eta duela urtebete lortutako datua kontuan hartuz gero, zero azpitik % 0,477, 12 hilabetean % 3,8 egin du gora.
Zein eragin izan dezake igoerak nire hipotekan?
Euriborraren zifra honekin, 30 urterako 150.000 euroko hipoteka aldakorra eta % 0,99ko diferentziala gehi euriborra kontratatuta duen pertsona batek 294 euro inguruko igoera izango du hipoteka-kuotan. Zenbaki absolutuetan, 450 euro ordaintzetik 744 euro ordaintzera pasatuko da hilabete bakoitzeko, hau da, urteko 3.500 euroko baino gehiagoko ordainketa gehigarria izango du.
Aurreko baldintza berberetan, ordaintzeko 30 urte falta zaizkion eta amortizatzeko dagoen 300.000 euroko kapitaleko hipoteka bat hilean 588 euroan garestituko litzateke, hots, 7.000 euro baino gehiago urtean.
Hipoteka-kuota urtarrileko indizea erreferentziatzat hartuta berrikusi behar izanez gero, nabarituko duten igoera oso handia izango da.