Greba Frantziako Estatuan
Pentsioen erreformaren aurkako bigarren protesta jendetsua Frantzian eta Ipar Euskal Herrian
Agentziak | EITB media
Baionan, 17.000 lagun inguru bildu dira manifestazioan, deialdia egin duten sindikatuen arabera. Poliziak ere duela bi astekoa baino jendetsuagoa izan dela aitortu du. Frantziako sindikatuek bi greba egun berri iragarri dituzte otsailaren 7rako (asteartea) eta 11rako (larunbata).
Your browser doesn’t support HTML5 video
Emmanuel Macron Frantziako presidentearen pentsioen erreforma Parlamentuan izapidetzen hasi eta biharamunean, sindikatuek bigarren protesta bateratua deitu dute gaurko, urtarrilaren 19an egin zuten bezala. Gainera, Frantziako sindikatuek bi greba egun berri iragarri dituzte otsailaren 7rako (asteartea) eta 11rako (larunbata).
Ipar Euskal Herrian eragina gehien nabaritu diren sektoreak garraioa eta hezkuntza izan dira. Baionan, 17.000 lagun inguru bildu dira manifestazioan, deialdia egin duten sindikatuen arabera. Poliziak ere duela bi astekoa baino jendetsuagoa izan dela aitortu du. Orduan, 10.000 lagunetik gora aritu ziren protestan, CGT sindikatuaren hitzetan eta azken urteotako mobilizazio handiena izan zen. Gaurkoan, gazteen elkarteen eta Hego Euskal Herriko pentsiodunen elkartasuna ere izan dute dute.
Bestetik, Akitania Berria departamentuan, abiadura handiko hiru trenen artean bakarra ibili da eta, Biarritzeko aireportuan, Liongo joan-etorriko hegaldiak bertan behera geratu dira.
Hezkuntzari dagokionean, irakasleen % 30ak grebarekin bat egin dutela jakinarazi dute sindikatuek.
Frantziako Estatuari dagokionez, greba garraioan eta energiaren sektorean ari da nabaritzen batik bat. Hezkuntzan jarraipena % 25 -30 inguruan zenbatu du Gobernuak.
Halaber, Pariseko erdigunean kaleak jendez bete dira erreforma honen aurka protesta egiteko. Halaber, Parisko kaleak manifestariz bete dira, pentsioen erreformaren aurka protesta egiteko. Frantzia osoan deitutako 250 protestetatik jendetsuena Pariskoa izan da, eta ondoren Marseillakoa. Bertan, Prefeturak 40.000 manifestari zenbatu ditu (205.000, sindikatuen arabera), hala ere, urtarrilaren 19an baino gehiago, orduan izan baitzen pentsioen erreformaren aurkako mobilizazioetako lehena.
Poliziak 272.000 manifestari zenbatu ditu Frantziako Estatu osoan, duela hamabi egun egin zuten 100.000 manifestariak baino zertxobait gehiago, eta sindikatuek 2,5 milioi aldarrikatu dituzte, aurreko deialdian baino milioi erdi gehiago.
Mobilizazio egun honekin, erreforma bertan behera uztera behartu nahi dute Gobernua sindikatuek. Erreforma horrek erretiroaren gutxieneko adina 62 urtetik 64ra atzeratzea aurreikusten du, eta pentsio oso bat kobratzeko beharrezkoa den kotizazio aldia 43 urtera luzatzeko neurria (42 urtekoa da gaur egun) 2027ra aurreratzea.
Erreformaren aurka iritzi publikoa da nagusi; inkesta guztiek, ezkerreko alderdiek, eskuin muturrak eta Errepublikanoen diputatu kontserbadore batzuek behin eta berriz erakutsi duten bezala. Macronek alderdi horren babesa espero du lege proiektua onartu ahal izateko.