Banketxeak
BBVAk 6.420 milioi euroko etekina lortu zuen iaz, marka guztiak onduta
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Guztira, 3.000 milioi euro bideratuko ditu akziodunen ordainsarietara, hots, irabazien % 47.
6.420 milioi eurokoa izan zen BBVAren iazko irabazia, 2021ekoa baino % 38 handiagoa (% 39 handiagoa dibisak kontuan izan gabe). Orain arteko etekin handiena izan du, beraz, banketxeak berak asteazken honetan jakinarazi duenez.
Hartara, 3.000 milioi euro bideratuko ditu akziodunen ordainsarietara, hots, irabazien % 47.
Alde batetik, dirutan, akzio bakoitzeko urteko dibidendua 43 zentimora igotzeko asmoa du (azken 14 urteetan izandako handiena, eta 2021ekoa baino % 39 handiagoa).
Akzio bakoitzeko 12 zentimo ordaindu zituen urrian, baina, akziodunen batzordeak onartzen badu, akzio bakoitzeko 31 zentimo gehiago ordainduko ditu aurrerantzean. Bestalde, akzioak berrerosteko plan bat abiatuko du BBVAk.
Banketxeko iturriek argitu dutenez, "diru sarreren igoerak ekarri ditu emaitza on hauek".
"Hazkunde urtea izan da guretzat. Inoizko etekin handiena lortu dugu, kredituaren hedapena indartuta eta gure estrategian aurrerapauso garrantzitsuak emanda; digitalizazioa, berrikuntza eta jasangarritasuna, esaterako", esan du BBVAko presidente Carlos Torres Villak.
Aurrera begira, eta ziurgabetasuna gorabehera, 2023an guztiontzako aukerak sortzen eta ekonomiaren eta gizartearen garapenari gure ekarpenak egiten jarraituko dugu", erantsi du.