Itxi

Sutea

Frantziarekin dagoen gas-fluxua jaitsi egin da Irungo konpresio-estazioa erabilgarri ez dagoelako

Agentziak | EITB Media

Leer en Castellano

Ostiral honetatik aurrera, eta konponketa-lanak amaitu arte, Pirinioetako VIParen interkonexio gaitasuna (bi noranzkoetan) 195 gigawatt-ordukoa izango da egunean, hau da, fluxu txikiagoa.

Sutea, atzo, Euskadour Irungo (Gipuzkoa) gas konpresio estazioan. Argazkia: Bomberos Euskadi

Frantziarekin dagoen gas-fluxuak behera egin du Euskadour konpresio-estazioa gelditu egin baita. Irungo (Gipuzkoa) bi norabideko interkonexioaren bidez gas naturala Frantziara bidaltzeko funtsezko azpiegitura ez dago erabilgarri, Enagas Gestor Tecnico del Sistema (GTS) enpresak jakitera eman duenez.

Euskadour konpresio-estazioa gaur egun Frantziarekin dauden bi interkonexioetako bat da, Larraukoarekin batera, Nafarroan, eta horrek normaltasun osoz jarraitzen du martxan.

Horregatik, Enagas GTSk argitu duenez, une oro mantendu da gas-hornidura eskari osorako.

Enagas GTSren azken oharraren arabera, ostiral honetatik aurrera, eta konponketa-lanak amaitu arte, Pirinioetako VIParen interkonexio gaitasuna (bi noranzkoetan) 195 gigawatt-ordukoa izango da egunean, hau da, fluxu txikiagoa.

Asteazkenean sutea izan zen instalazioko konpresoreak elikatzen dituzten transformadore elektrikoetan.

00:20