Finantzen Euskal Kontseilua
EAEn gaur jakingo da banku eta energia enpresen tasen bidez lortuko diren 400 milioiak nora bideratu
EITB MEDIA
Finantzen Euskal Kontseilua gaur bilduko da erabakitzeko 2023-2024 urteetan aparteko zergen bidez bilduko den dirutza lurralde historikoen artean zelan banatzen den.
EAEko erakundeek gaur aztertu eta erabakiko dute banku eta energia enpresei ezarri zaizkien aparteko zergen bidez datozen bi urteotan lortuko diren 400 milioi euroak zertara bideratu.
Finantzen Euskal Kontseiluan gaur bilduko da dirutza zertara bideratu, eta hiru lurralde historikoen artean nola banatu aztertzeko.
Aurreikuspen arabera, Espainiako Estatuak aparteko zerga horien bidez bildutako guztiaren % 6,24 jasoko dute EAEko erakundeek. 2023-2024 aldian, 400-450 milioi euro izan daitezke.
EAEren esku egongo omen da dirutza nora bideratu erabakitzea eta partidak kudeatzea. Aparteko zerga horien bidez jasotako dirutza eskuratu ahal izateko, Kontzertu Ekonomikoan aldaketa bat egin beharko dute. Ituna aldatzen duen legea onartu ondoren, lurralde historiko bakoitzeko Batzar Nagusiek (foru hauteskundeen ostean eratutakoak) sartuko dituzte zerga-figura berriak sistema foralean.