Itxi

Auzitegi Nazionala

Kutxabankek helegitea aurkeztu du bankuen ezohiko irabaziei ezarritako zergaren aurka

EITB

Leer en Castellano

Taldeak agindua behin-behinean geldiaraztea edo bertan behera uztea eskatu du. Helegitea aurkeztu duen hirugarren bankua da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Kutxabank Taldeak helegitea aurkeztu du bankuen ezohiko irabaziei Espainiako Gobernuak ezarri dien zergaren aurka, EITBk jakin duenez. Gainera, bankuak kautelazko neurriak eskatu ditu, hots, agindua behin-behinean geldiaraztea edo bertan behera uztea.

Kutxabank ez da helegitea aurkeztu duen lehena. Aldez aurretik, Bankinterrek eta Abanca bankuek eta AEB eta CECA patronalek ere egin dute.

Formalki, Cajasurrek aurkeztu du errekurtsoa (Kutxabanken parte da) Auzitegi Nazionalean. Izan ere, legearen arabera, erakunde horrek ordaindu behar du Kutxabank Talde osoari dagokion zenbateko osoa ordaintzea.

Helegitea aurkeztea Kutxabankeko gobernu-organoek erabaki dute, "akziodunak, banku-fundazioak, babesteko helburuarekin".

Erakundearen esanetan, zerga berriak "ziurgabetasuna eta desabantailak" ekartzen dizkie bankuei lehiakideen urrean, eta besteak beste "banku txikiagoak, banku digitalak et Europako beste bankuak" jarri ditu horien adibide gisa.

Energia enpresa handienak (Iberdrola, Endesa eta EDP) biltzen dituen elkarteak ere Auzitegi Nazionalera jo du zergaren aurka.

Eusko Jaurlaritzaren arabera, Euskadik 400 milioi euro jasoko ditu zerga horiekin. Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak maiatzerako espero du diru horren lehen ordainketa, baina oraindik zehaztu gabe dago jaso beharreko zenbatekoa. 

Bideoak (1)