Itxi

Landaben

Nafarroako Volkswagenek ekoizpena etengo du astelehen eta ostiral honetan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Erdieroaleen horniduraren ezegonkortasun egoeragatik piezak falta direla eta, hiru egunez soilik egingo dute lan asteon Landabenen.

Landabengo lantegia. Argazkia: EFE

Nafarroako Volkswagenek bi egunez -otsailaren 20an eta 24an- etengo du ekoizpena asteon, erdieroaleen horniduraren ezegonkortasun egoeragatik piezak falta dituelako.

Enpresak berak jakinarazi duenez, "astelehenean eta ostiralean Landabengo beharginak ez dira lanera joango", eta, horrenbestez, hiru eguneko lanaldia izango dute aste honetan.

Enpresak sindikatuekin adostutako aldi baterako lan erregulazioa ezarriko dute etenaldi horietan, prestakuntza ikastaroak dituzten langileen kasuetan salbu.