Araba
Aernnovak ez du enplegu erregulazioko espedientea baztertzen, Errusiarekin dituen horniketa arazoak tarteko
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Asmoa da aldi baterako enplegu erregulazioko espedientea ezarri behar ez izatea, baina besterik ezean, bide horretara joko dute bederatzi egunez.
Aernnovaren Berantevillako (Araba) lantegia "malgutasun" neurriak aztertzen ari da, Errusiarekin izaten ari den horniketa arazoei aurre egiteko, eta aukeren artean du enplegu erregulazioko espedientea ezartzea, bederatzi egunez, hurrengo bi hilabetetan.
Antza denez, aukera ezberdinak ditu mahai gainean 300 langiletik gora dituen aipatu enpresak.
Asmoa da aldi baterako enplegu erregulazioko espedientea ezarri behar ez izatea, baina besterik ezean, bide horretara joko dute bederatzi egunez.
Edozein modutan, iturrien horien arabera, ABEE ez den beste irtenbide bat bilatzea dute helburu.