Itxi

Balantzea

Tubacexek 20,2 milioi euroko etekin garbia lortu zuen 2022an

agentziak | eitb media

Leer en Castellano

2021ekoarekin alderatuta, salmenten gorakada % 95,8 ingurukoa izan zen.

Tubacexen egoitza. Argazkia: EITB

Tubacexek 20,2 milioi euroko etekin garbia lortu zuen 2022an, eta 714,7 milioi euro eskuratu zituen salmentetan, aurreko urtean baino % 95,8 gehiago.

Tubacexek Espainiako Balore Merkatuaren Kontseiluari jakinarazi dizkio 2022ko emaitzak, azken 14 urteetako onenak.

Hori horrela, iaz 20,2 milioi euroko irabazi garbia izan zuen enpresak, eta 714,7 milioi euro jaso zituen salmenten bidez, aurreko urtekoaren ia bikoitza. Gainera, 1.650 milioi euroko eskabide-zorroa du.